Berriak / Nobedadeak

Etorri gozatzera Nintendorekin

ARGITARATZAILEA 2018 / 10 / 17.
Ven a disfrutar con Nintendo

Mandoak gozamena artzen du!

Etorri Nintendo espaziora eta gozatu jarduera berriekin. Ez duzu probatuko? Jaia bermatuta dago Super Mario Partyrekin

Urriaren 26tik azaroaren 17ra arteko asteburuetan Mendibil merkataritza gunean Nintendo espazioa egongo da, eta bertan, ostiral eta larunbatetan Nintendo Switch-entzako diseinatutako joko onenak probatu ahal izango dituzue.

Gogoratzen duzu Mario Bros-ekin jolastu zenuen lehenengo aldia? Eta Pacman-ekin? Bideo-jokoak gure bizitzaren parte dira orain dela urte batzuetatik hona, eta horien grafikoak, istorioak eta kontsolak hobetzen joan dira denborak aurrera egin ahala. Nintendo Switch kontsolarekin etxean jolastu ahal izango zara, baita kanpoan ere, oreka ezin hobea lortu duelako kontsola estatikoen eta mugikorren artean. Hala, geroz eta joko berritzaile gehiago daude.

Zuk ondo pasatzea eta dibertitzea nahi dugulako, gustu guztiei egokitutako aisialdi eremua sortu dugu. Etorri eta probatu Nintendo Switch Mendibileko 0. solairuan, Marionnaud dendaren aurrean. Jarduera doakoa da eta hauetan jolasteko aukera izango duzu: Mario Party, Mario Tenis Aces eta Mario Kart 8 Luxe.

Jarduera hori  ordutegi honetan egongo da: urriaren 26an, ostiralean, 17:30etik 20:00etara; urriaren 27an, larunbatean, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara; azaroaren 2an, 9an eta 16an (ostiraletan) 17:30etik 20:00etara eta azaroaren 3an,10ean eta 17an (larunbatetan) 2:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara. Etorri merkataritza guneko 0. solairura, Marionnaud parean egongo gara.

Eta pertsonaia oso berezi bat ezagutu nahi baldin baduzu... Azaroaren 17an, larunbatean, bertan egon behar zara 18:30etik 18:45era eta 19:30etik 19:45era, Nintendoko pertsonaia baten emanaldiaz gozatzeko, guztiok txundituta geratuko zarete.

Baina hori ez da guztia, “Nintendo Kids” umeentzako parkea ere egongo baita:  Sortu, margotu, koloreztatu eta moztu zure pertsonaia gogokoenak! Mario, Luigi, Peach printzesa. Panpinen eta suhiltzaileen etxea.

Etorri Mendibileko Nintendo espaziora eta deskubritu dibertsioz betetako mundua.

 

Partida hastera doa, 3,2,1…!

 

Kolaboratzailea: 40 Principales