Berriak / Nobedadeak

Etor zaitez Mendibilera eta bizi Gabonak.

ARGITARATZAILEA 2018 / 12 / 05.
Ven a vivir la navidad a Mendibil

Etor zaitez Mendibilera eta bizi Gabonak.

Gabonak jardueraz beteta datoz merkataritza gunera.

Gabonak urteko garairik enblematikoenetariko eta berezienetariko bat dira, eta Mendibil merkataritza gunean topera biziko ditugu. Merkataritza gunera Gabonetako erosketak egitera datozen bisitari guztiek ondo pasa dezaten, hainbat jarduera dibertigarri izango dira; hala nola, ikuskizunak eta familia guztiarentzako moduko proposamen atseginak, bereziki haurrentzako.

Familia guztiarentzako aurtengo proposamenen artean honako hauek daude: jostailu bilketa, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita, ipuin kontaketak, txokolatada, Gabonetako photocalla, Errege Magoak eta morroiak gutunak jasotzea... Horiek guztiak Mendibil merkataritza guneko Gabonetako egitarauaren parte dira.

Ondo apuntatu jardueren datak eta ordutegiak.

Larunbata, abenduak 15:

10:00etatik 14:00etara. JOSTAILU BILKETA SOLIDARIOA, Gurutze Gorriak antolatuta.

 

Larunbata, abenduak 22:

11:30etik 13:30era. OLENTZERO eta MARI DOMINGIREN BISITA. Ipuin kontalaria, gutunak jasotzea, gozokiak...

 

Abenduak 27, osteguna, GABONETAKO FESTA HANDIA:

17:00. KALEJIRA INTERAKTIBOA

17:30. TXOKOLATADA GUZTIENTZAT

18:00. GABONETAKO PHOTOCALLA

19:00. ZIRKU IKUSKIZUNA ETA ANIMAZIOA

19:30. MUSIKA EMANALDIA

 

Ostirala, urtarrilak 3:

17:30etik 19:30era bitartean, ERREGE MAGOAREN eta MORROIAREN BISITA. Ipuin kontaketak, gutunak jasotzea, gozokiak...