Berriak / Nobedadeak

Pirates Espace Truck Mendibilen

ARGITARATZAILEA 2020 / 02 / 26.
Pirates Espace Truck Mendibilen

Pirates Espace Truck Mendibilen

Ba al dakizu ihes-gela bat zer den? Dagoeneko ihes-gelaren batean parte hartu al duzu? Irungo Mendibil merkataritza-zentroak ihes-gela batean sartzera animatzen zaitu, senideekin nahiz lagunekin jolas dezazun.

Abentura honetan, urperatuta dagoen itsasontzi baten altxorra bilatu beharko duzue. Amaro Pargo piratak XIII. mendeko San Juan galeoia abordatu zuen eta bertan zegoen altxorra eskuratu zuen. Zoritxarrez, lehorreratzerakoan, harkaitz baten kontra jo zuen eta Kantauri itsasoan hondoratu zen. Amaro Pargo pirata oso pertsona mesfidatia zen eta altxorra aurkitzeko hainbat enigma eta proba jarri zituen. Gure abenturazale ausartak hondoratutako ontzian sartu eta altxorrik preziatuena eskuratzen saiatu beharko dira: Santa Luziako Gurutzea. Horretarako, bere garaian Amarok jarritako enigmak eta probak gainditu beharko dituzte.

Ostiralean, martxoaren 20an, 17:00etatik 21:00etara, merkataritza-zentroko sarreran (Almirante Arizmendi kalean), ihes-gela kontzeptu berri bat jarriko dugu: karabana forma daukan abentura pirata mugikor bat.

Ihes-gela hau erabat teknologikoa da; bertan, trebetasun mentala eta azkartasuna lantzeko probei aurre egin beharko diete jokalariek. Publiko osoari zuzendutako joko honen bidez, talde-lana, kooperazioa eta inplikazioa sustatuko dira. Etxeko txikiek zera ikasiko dute: jolastu eta ondo pasatzeaz haratago, taldean lan egitea elkarturik hazteko modua dela. Taldekideekin hitz egitea eta guztiok batera ahalegina egitea beharrezkoa izango da erronkei aurre egiteko. Ihes-gela zehaztasun handiz apainduta eta girotuta dago, eta parte hartzaileak zuzenean eramango ditu hondoratutako itsasontziko kapitainaren kamarotera.

Taldeka jokatu behar da: gutxienez 2 pertsonak parte har dezakete eta gehienez ere 5 jokalarik (6 urteko adina izan beharko dute gutxienez).

Parte hartu ahal izateko honako hau aurkeztu beharko duzue: merkataritza-zentroko edozein establezimendutan egindako erosketa baten tiketa edo tiketak (guztira 20 eurokoa edo gehiagokoa). Tiketek martxoaren 14tik 20ra bitarteko data izan beharko dute.

Zatoz Mendibilera eta bizi ezazu abentura pirata ezin hobe bat.

#mendibiling abentura bat da.