Berriak / Nobedadeak

Olentzero edo Errege Magoentzako gutunak

ARGITARATZAILEA 2020 / 12 / 17.
Cartas para el Olentzero o para los Reyes Magos

Ekarri zure gutuna Mendibilgo Buzoi Magikora

Aurten, hain berezia baita, Irungo Udalak Mendibil merkataritza-guneari ere eman dio ardura eskualdeko txikienen gutunak jaso eta Olentzerori eta Errege Magoei emateko.


Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era, 9:00etatik 21:00etara, Mendibil merkataritza-gunean, Postontzi Magiko bat edukiko dugu elikagaien solairuan, 4,5 metroko gure zuhaitz handiaren ondoan. Han enbtregatuko dira gutunak, haurren desio guztiak helmugara irits daitezen.

Gainera, laguntzaileak egongo dira Postontzi Magikoaren ondoan.

Olentzeroren laguntzaileen ordutegia:
Abenduaren 18, 19, 20, 21, 22 eta 23an, 16:00etatik 20:00etara.

Errege Magoen laguntzaileen ordutegia:
Abenduaren 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2 eta 3an, 16:00etatik 20:00etara. Abenduaren 31n, 16:00etatik 19:00etara.

Nahi izanez gero, Olentzerorentzako edo Erregeentzako gutunak deskarga ditzakezu merkataritza-gunearen webgunean, www.centrocomercialmendibil.com helbidean sartuta.

Azkar idatzi zure gutuna, garaiz jaso dezaten!

Zatoz!