Berriak / Nobedadeak

Pirates Espace Truck Mendibilen

ARGITARATZAILEA 2022 / 04 / 01.
Pirates Espace Truck Mendibilen

Pirates Espace Truck Mendibilen

Ba al dakizu ihes-gela bat zer den? Dagoeneko ihes-gelaren batean parte hartu al duzu? Irungo Mendibil merkataritza-zentroak ihes-gela batean sartzera animatzen zaitu, senideekin nahiz lagunekin jolas dezazun.

Abentura honetan, urperatuta dagoen itsasontzi baten altxorra bilatu beharko duzue. Amaro Pargo piratak XIII. mendeko San Juan galeoia abordatu zuen eta bertan zegoen altxorra eskuratu zuen. Zoritxarrez, lehorreratzerakoan, harkaitz baten kontra jo zuen eta Kantauri itsasoan hondoratu zen. Amaro Pargo pirata oso pertsona mesfidatia zen eta altxorra aurkitzeko hainbat enigma eta proba jarri zituen. Gure abenturazale ausartak hondoratutako ontzian sartu eta altxorrik preziatuena eskuratzen saiatu beharko dira: Santa Luziako Gurutzea. Horretarako, bere garaian Amarok jarritako enigmak eta probak gainditu beharko dituzte.

Apirilaren 11, 12 eta 13an 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara,merkataritza-zentroko sarreran (Almirante Arizmendi kalean), ihes-gela kontzeptu berri bat jarriko dugu: karabana forma daukan abentura pirata mugikor bat.

Ihes-gela hau erabat teknologikoa da; bertan, trebetasun mentala eta azkartasuna lantzeko probei aurre egin beharko diete jokalariek. Publiko osoari zuzendutako joko honen bidez, talde-lana, kooperazioa eta inplikazioa sustatuko dira. Etxeko txikiek zera ikasiko dute: jolastu eta ondo pasatzeaz haratago, taldean lan egitea elkarturik hazteko modua dela. Taldekideekin hitz egitea eta guztiok batera ahalegina egitea beharrezkoa izango da erronkei aurre egiteko. Ihes-gela zehaztasun handiz apainduta eta girotuta dago, eta parte hartzaileak zuzenean eramango ditu hondoratutako itsasontziko kapitainaren kamarotera.

Taldeka jokatu behar da: gutxienez 2 pertsonak parte har dezakete eta gehienez ere 5 jokalarik (6 urteko adina izan beharko dute gutxienez).

Parte hartzeko, talde bakoizeko merkataritza guneko edozein establezimendutan apirilean egindako 10 € edo gehiagoko erosketaren tiket bat edo batzuk aurkeztu behar dira, edo parte hartzeko kupoia Mendibilen webgunetik deskargatu.

Zatoz Mendibilera eta bizi ezazu abentura pirata ezin hobe bat.

Mendibil abentura bat da!

DESKARGATU ZURE KUPOIA