Berriak / Nobedadeak

Zigilu erakusketa

ARGITARATZAILEA 2022 / 09 / 12.
Exposición de sellos

Zigilu erakusketa

Eskolako haurrentzako marrazki lehiaketa “Zigilu bat Txingudirentzat”

 

Aurten, Ficoban egingo da Erakusketa Filateliko Nazionala, irailaren 21etik 25era.

 

Azoka-eremutik kanpo, bi egoitzatan jarriko dira erakusketak, eta gure merkataritza-gunea da horietako bat.Zehazki, Mendibilen erakutsiko dira 2022ko Exfilna dela eta eskolako haurrentzat antolatu den marrazki-lehiaketako obrak, eta bertan banatuko dira sariak.

 

Irailaren 12tik 24ra, merkataritza-guneko 0. solairuan, BM supermerkatuaren parean, ikusgai egongo dira «Zigilu bat Txingudirentzat» lehiaketan parte hartu duten marrazki guztiak.

 

Txingudi inguruko ikastetxe publiko eta itunduetako ikasleek hartu dute parte lehiaketan.Erakusketa filatelikoko leloari jarraikiz («Bizi zigiluak itsasoaren eta mendiaren artean»), ikasleek marrazki bat egiteko erronkari erantzun zioten. Epaimahai batek lan guztiak aztertu ditu, eta marrazki irabazlea eta hiru finalistak erabilera legaleko zigilu bihurtuko dira.

 

Irabazlea Belaskoenea HLHIko Aritz de Arriba izan da. Irabazleak eta finalistek irailaren 24an jasoko dituzte sariak, Mendibilen goizean egingo den ekitaldi batean.

 

Animatu eta zatoz erakusketa bisitatzera.