Berriak / Nobedadeak

20 urte daramatzagu

ARGITARATZAILEA 2023 / 01 / 24.
20 años enamorados

20 urte daramatzagu zurekin maiteminduta, eta San Balentin egunean, 320€ banatuko ditugu saritan.

Eskaneatu merkataritza-gunean aurkituko duzun QR kodea eta parte hartu 20€-ko edo hortik gorako erosketa-tiket batekin.

Egin erosketak Mendibilen otsailaren 1etik 13ra, eta parte hartu opari-txarteletan banatuko ditugun 320 €-ren zozketan.

Sustapen honetan parte har dezakete sustapenaren iraunaldian (2023ko otsailaren 1etik 13ra) Mendibil Merkataritza Guneko edozein establezimendutan erosketaren bat egiten duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek.

Bezeroak parte hartzeko inprimakia bete beharko du www.centrocomercialmendibil.comwebgunean, eta eskatzen zaizkion datuak eta 20 €-ko edo hortik gorako erosketa-txartel bat erregistratu.  10 opari-txarteletako baten irabazle suertatuz gero, erosketa-tiket hori aurkeztu beharko da saria jasotzeko.

 

Behin bakarrik parte har daiteke tiket bakoitzarekin, eta pertsona bakoitzak sari bakar bat baino ezin dezake jaso.

Zozketa honetan ezingo dute parte hartu, espresuki, Mendibil Merkataritza Parkeko Jabeen Erkidegoko langileek, ezta ohiko lana zentroan bertan edo establezimenduetan egiten dutenek ere.

320 € banatuko dira, 10 opari-txarteletan banatuta. Zozketa otsailaren 14an egingo da.

Opari-txartelak jasotzeko, irabazleak Merkataritza Guneko zuzendaritzaren bulegoetara joan beharko dira, eta webgunean emandako datuak berretsi beharko dituzte, erosketa-tiketa eta NANa aurkeztuta.

Erlazionaturiko artxiboak

OINARRIAK

ITZULI