Berriak / Nobedadeak

2019KO Mendibilgo Kantinera gaztearen 8. hautaketa

ARGITARATZAILEA 2019 / 06 / 12.
2019KO Mendibilgo Kantinera gaztearen  8. hautaketa

2019KO Mendibilgo Kantinera gaztearen  8. hautaketa

 

Aurten ere Mendibil merkataritza-guneak neskato askoren kantinera izateko ametsa egia bihurtu nahi du.

 

Zure zain izango gara. Jantzi soineko zuria, txapela eta abanikoa eta parte hartu 2019ko Mendibilgo kantinera gaztearen 8. hautaketan. Ekainaren 28an izango da, 11:30etan.

 

Bi kategoria egongo dira eta parte-hartzaile guztiek opari bana eta hamaiketakoa jasoko dute.

 

Irabazleek jostailu sorta bat eta familia osoarentzako txango bat eskuratuko dute.

 

Parte hartzea doakoa izango da, baldintza bakarrarekin: izena ematerako unean Mendibil merkataritza-guneko edozein establezimendutako erosketa-tiket bat aurkeztu beharko da, 20 eurokoa gutxienez.

 

Izena emateko epea ekainaren 12tik 27ra bitartean egongo da irekita. Izen-ematea Mendibilgo bulegoetan egin beharko da, 09:00etatik 15:00etara, tokiak amaitu arte.

 

Gogoratu: ekainaren 28an, ostegunean, 11:30ean, elikagaien solairuan.

 

Eman izena!

 

Kolaboratzaileak: BM hipermerkatua, Fotos Llor eta B The Travel Brand