Irungo Mendibil Merkataritza gunearen informazio orokorra

Merkataritza Gune bat da MENDIBIL. Bisitariei establezimendu mota osoa eta anitza eskaintzen die: moda, kirolak, zerbitzuak, elikagaiak, jatetxeak, aisia eta zineak, hori guztia Irungo erdialdean kokatuta egoteak dakarren erosotasunarekin, eta, aldi berean, 300 plaza baino gehiagoko aparkalekua erabiltzeko aukera dago.

MENDIBIL MERKATARITZA GUNEAK hartzen duen azalera handiaren beheko solairuan 'MERCAIRUN' produktu freskoen azoka eta 'BM Complet' hipermerkatua daude, eta haiekin batera, ostalaritzako, aisiako eta zerbitzuetako beste establezimendu batzuk.

Parking Medibil

Moda eta zerbitzuak kokatutako solairuetan ospe handiko dendak daude, hala nola: ZARA, BERSHKA, GAME, LEIRE SPORT, MISAKO, IKEA, TIME ROAD, ILE-APAINDEGIA, MULTIOPTICAS, La Casa de las Carcasas...

Solairurik altuenean 600 bazkaltiarrentzako jantoki zabal eta argitsuaren inguruan, zerbitzu eskaintza zabala dago: kafetegia, BURGER KING hanburgesategia, VIRGINIA jatetxea, IL CAPO pizzeria...

Comedor

Ordutegiak

AZOKA

Astelehenetik ostiralera » 9:00 - 13:30 // 16:30 - 20:00
Larunbatak » 9:00 - 14:00

PARKING

Astelehenetik Igandera » Zabalik 24 ordutan

OSTALARITZA

Astelehenetik ostegunera » 11:30 - 23:30
Ostirala, larunbata eta jaiegun bezpera » 11:30 - 12:00
Igande eta jaiegunetan » 11:30 - 23:30

ZINEMAK

Astelehenetik igandera 15:45etik 22:50era
Igande goizez 11:30etik 12:15era

HIPERMERKATUA

Astelehenetatik larunbatera » 9:00 - 21:00

MODA ETA ZERBITZUAK

Astelehenetatik larunbatera » 9:00 - 21:00