Berriak / Nobedadeak

Gabonetan 2.000 € zozketatuko dira opari-txartelean

ARGITARATZAILEA 2020 / 11 / 27.
Sorteo de 2.000€ en Tarjetas Regalo

Gabonetan 2.000 € zozketatuko dira opari-txartelean

Ez utzi inoiz amets egiteari, Covidek ez diezazkizula kendu zure ilusioak… Egin itzazu zure Gabonetako erosketak Mendibilen  eta har ezazu parte 2.000 €-ko zozketan, opari txarteletan. Har ezazu parte Mendibilen webgunetik eta irabazi!

Promozioak irauten duen bitartean (2020ko azaroaren 30etik 2021eko urtarrilaren 3ra), Mendibil Merkataritza Guneko edozein saltokitan erosketak egiten dituzten 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute promozioan.

Bezeroak izena eman beharko du parte hartzeko inprimakian eskatzen diren eremuak betez, eta 20 € edo gehiagoko erosketa-tiketari dagozkion datuak sartu beharko ditu www.centrocomercialmendibil.com merkataritza-zentroaren webgunean. Erosketa-txartel hori aurkeztu beharko da saria jasotzeko orduan, baldin eta 40 sarietako bat irabazten badu.

Txartel bakoitzarekin behin bakarrik parte hartu ahal izango da, eta pertsona batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso.

Zozketa honetan ez dute parte hartuko Mendibil Merkataritza Guneko Jabeen Erkidegoko langileek, ez eta zentro berean edo haren establezimenduetan lan egiten duten langileek ere.


Abenduaren 7an, 14an, 21, 28an eta urtarrilaren 4an, 2.000 euro zozketatuko dira 40 opari-txarteletan banatuta. Txartel bakoitza 50 euroko balioa izango du. Astelehenero 8 lagun izango dira irabazle.


Opari-txartelak jasotzeko, irabazleek merkataritza guneko gerentzia-bulegora joan beharko dute, eta webguneko erregistroko datuak berretsi beharko dituzte, erosketa-tiketa eta NANa aurkeztuta.


Irabazle bakoitzari 10 euroko 5 opari-txartel emango zaizkio, txarteletan adierazitako Mendibil merkataritza guneko saltokietan erabili ahal izateko. Opari-txartelak 2021eko urtarrilaren 31ra arte izango dira baliozkoak.

Erlazionaturiko artxiboak

ITZULI