Berriak / Nobedadeak

2022ko Mendibileko haur kantinera

ARGITARATZAILEA 2022 / 06 / 15.
2022ko Mendibileko haur kantinera

2022ko Mendibileko haur kantineraren 9. hautaketa

Aurten BAI, 2022 honetan berriz ere Mendibilen antolatuko dugu haur kantineraren hautaketa.

Egia bihurtu nahi dugu neska askoren ametsa...kantinera izatea.

Zain gaituzu, zatoz soineko zuriz jantzita, txapelarekin eta abanikoarekin... 2022ko Mendibileko haur kantineraren hautaketaren 9. edizioa ekainaren 28an izango da, asteartearekin, 11:30etan.

Bi kategoria egongo dira, parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, hamaiketakoa antolatuko da eta zozketak egingo dira parte-hartzaileen artean.

Irabazleek familiarekin gozatzeko opari bat eta jostailu lote bat jasoko dituzte.

Parte-hartzea doakoa da, izena emateko baldintza bakar bat dago: Mendibil merkataritza-guneko edozein establezimendutan egindako 20 €-ko edo hortik gorako erosketa baten tiketa aurkeztea.

Izen-ematean zabalik ekainaren 15etik 27ra, izena emateko orria deskargatuta (klik hemen)

Izena emateko orria bete ondoren, aurkez ezazu merkataritza-guneko gerentziaren bulegoan, 9:00etatik 15:00etara, aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren fotokopia batekin eta erosketa-tiketarekin batera.

Gogoan izan: ekainaren 28an (asteartea), 11:30etan, elikagaien solairuan.

 

Eman izena!

 

Laguntzaileak:BM hipermerkatuak, Fotos Llor, B The Travel Brand

Erlazionaturiko artxiboak

OINARRIAK

ITZULI