Berriak / Nobedadeak

14. Mendibileko Patata Tortilla Lehiaketa

ARGITARATZAILEA 2025 / 06 / 10.
Concurso Tortilla de Patata Mendibil 2025

14. Mendibileko Patata Tortilla Lehiaketa

Hemen da, aurten ere, Bidasoalde osoko lehiaketa gastronomikorik popularrena... baita Irungo sanmartzial eta sanpedroetakoa ere!Mendibilera itzuliko da berriz ere patata tortilla lehiaketa tradizionala.

Ekainaren 23an, astelehenarekin, zatoz Mendibil Merkataritza Gunera 11:30etatik aurrera.

  • Frogatu zure tortilla munduko onena dela eta irabazi 1.000 euro zure ametsetako bidaiarako.
  • Finalistek opari-txartelak jasoko dituzte.
  • Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, BM supermerkatuek emanda.Horrez gain, guztien artean 300 euro zozkatuko dira, opari-txarteletan.

300 euroko opari-txartelen zozketan parte hartzeko, parte-hartzaileek QR kode bat eskaneatu beharko dute, lehiaketaren egunean bertan (tortillak entregatzeko eremuaren ondoan egongo da). Ondoren, beren datuak sartu beharko dituzte Mendibil Merkataritza Gunearen webgunean, eta lehiaketara aurkeztu duten tortillaren zenbakia adierazi.Zozketa ekainaren 24an egingo da, asteartearekin.

Animatu!Ekainaren 23an (astelehena), zain izango gaituzu goizeko 11:30etan, Mendibil Merkataritza Guneko 14. Patata Tortilla Lehiaketarako.

Laguntzaileak:BM supermerkatua, B the travel Brand, Casa Eceiza eta Irungo Udala.

 

MENDIBIL MERKATARITZA-GUNEA

Murgildu Irungo bihotzaren taupadetan!

Gora Irun, Gora San Martzial!

Erlazionaturiko artxiboak

OINARRIAK

ITZULI