Berriak / Nobedadeak

15. Mendibil Patata Tortilla Txapelketa

ARGITARATZAILEA 2026 / 05 / 28.
15. Mendibil Patata Tortilla Txapelketa

2026ko MENDIBIL PATATA TORTILLA TXAPELKETA

Hemen da eskualdeko sukaldaritza txapelketetarik entzutetsuena... eta sanpedro eta sanmartzialetakoa!  Beste urte batez, gure merkataritza guneko patata tortilla txapelketa jokatuko dugu.

Demostratu artista hutsa zarela eta egin tortillarik onena… EMAN ZURE UKITUA!

Ekainaren 23an, asteartea, 11:30etik aurrera, ekarri zure patata tortilla Mendibil Merkataritza Gunera. 1.000 euro balio duen bidaia zoragarri bat irabaz dezakezu... eta askoz ere sari gehiago!

  • Parte hartzaile guztiek irabaziko dute sari bat, BM Supermerkatuei esker.
  • Bost finalistek Casino Gastroteka Irun jatetxean eguneko menua jateko bi lagunentzako bonu bat irabaziko dute.
  • Nahi duten parte hartzaile guztiak Mendibil Merkataritza Gunean ILCAPO eta VIRGINIA jatetxeetan eta Garrancho taldeko beste batzuetan (Virginia Luis Marianon eta Donostian Cortázarren eta Juanito Kojuan) bi lagunek eguneko menua jateko zozketa batean sartuko dira.
  • Irabazleak amantal pertsonalizatu bat eskuratuko du, Fotollorren eskutik.

Eguneko menuen zozketan sartzeko, parte hartzaileek tortillak entregatzeko eremuaren ondoan egongo den QR kode bat eskaneatu beharko dute, lehiaketaren egunean bertan. Ondoren, Mendibil Merkataritza Gunearen webgunean erregistratu beharko dute, eta lehiaketara aurkeztu duten tortillaren zenbakia adierazi.Zozketa ekainaren 24an egingo da, asteazkenarekin.

Animatu!Ekainaren 23an, asteartea, 11:30etik aurrera, Mendibil Merkataritza Gunean izango gaituzu, 15. Mendibil Patata Tortilla Txapelketan.

 

MENDIBIL MERKATARITZA GUNEA

SENTITZEN AL DUZU?

Gora Irun, gora San Martzial!

 

Laguntzaileak:BM Hipermerkatua, B Travel, Casa Eceiza, Irungo Udala, Fotollor eta Casino Gastroteka Irun, IlCapo, Virginia Mendibil, Virginia Luis Mariano, Cortázar eta Juanito Kojua jatetxeak.

Erlazionaturiko artxiboak

OINARRIAK

ITZULI