Berriak / Nobedadeak

Haurrentzako Tailerrak

ARGITARATZAILEA 2017 / 04 / 06.
Haurrentzako Tailerrak

Aste Santuko oporrak iristearekin batera itzuli dira haurrentzako tailerrak Mendibil merkataritza-gunera

Goizez, 11:30etik 13:30era, Eraikuntza Tailerra

Eraikuntza-jokoak gustuko badituzu, Zara Niños dendaren aurrean izango gara zure zain, eraikuntza-blokeekin joko klasiko batera jolasteko. Piezekin banakako egitura txikiak eta eraikuntza kolektibo handiak egin ahal izango dira. Bertan, etxeko gaztetxoek nagusien laguntza jaso ahal izango dute.

Eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era, Loadinneko bi monitorek gauza ugari egiten erakutsiko dizuete tailer dibertigarrien bitartez: patata batekin estanpatu, lastotxo batekin margotu, modelatzeko pasta desberdinekin plastilinarekin modelatu, pastarekin bitxiak egin, erabili eta botatzeko platerekin arrainak egin eta askoz gauza gehiago.

Zure zain egongo gara, zatoz gozatzera Mendibilera, irungo erdialdeko zure topagunera.