Berriak / Nobedadeak

2023ko Mendibileko haur kantineraren 10. hautaketa

ARGITARATZAILEA 2023 / 05 / 29.
2023ko Mendibileko haur kantineraren 10. hautaketa

2023ko Mendibileko haur kantineraren 10. hautaketa

Aurten ere, hamargarren aldiz, 2023ko Mendibileko haur kantineraren hautaketa antolatuko dugu.

Jantzi zaitez zuriz, txapela buruan eta abanikoa eskuan, eta zatoz Mendibilen gozatzera!!!

Zure zain gaude, zatoz ekainaren 28an (asteazkena) Mendibilera goizeko 11:30etan, 2023ko haur kantineraren 10. hautaketan parte hartzera.

Bi kategoria egongo dira, adinaren arabera: 0 eta 5 urte artean, eta 6 eta 10 urte artean.Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute, hamaiketakoa antolatuko da eta zozketak egingo dira parte-hartzaileen artean.

Irabazleek hainbat sari jasoko dituzte: familiarekin egiteko bidaiatxoa, BM supermerkatuak emandako jostailu lote bat, IKEAren haurrentzako produktuen lote bat eta pack bat pertxonalizatua, Fotolloreko kuxin eta katilua.

Parte-hartzea doakoa da, izena emateko baldintza bakar bat dago: Mendibil merkataritza-guneko edozein establezimendutan egindako 20 €-ko edo hortik gorako erosketa baten tiketa aurkeztea.

Izena emateko orria bete ondoren, aurkez ezazu merkataritza-guneko gerentziaren bulegoan, 9:00etatik 15:00etara, aitaren, amaren edo legezko tutorearen NANaren fotokopia batekin eta erosketa-tiketarekin batera.

Izen-ematean zabalik ekainaren 15etik 27ra, izena emateko orria deskargatuta (klik hemen)

 

Gogoan izan: ekainaren 28an (asteazkena), 11:30etan, elikagaien solairuan.

 

Eman izena!Eta parte hartu!

Laguntzaileak: BM supermerkatua, B the travel Brand, Fotollor eta IKEA Mendibil

 

Mendibil, 20 urtez zurekin ospatzen.

Zorionak Irun!