Berriak / Nobedadeak

Ipuin kontalariak eta txotxongiloak Mendibilen Titiritamaren eskutik

ARGITARATZAILEA 2017 / 12 / 15.
CUENTACUENTOS Y TITERES EN MENDIBIL CON TITIRITAMA
Ipuin kontalriak eta txotxongiloak Mendibilen Titiritamaren eskutik
 
Mendibil merkataritza-gunean etxeko txikiek ondo baino hobeto pasatuko dituzte Gabonak Titiramaren txotxongilo-antzerkiarekin eta ipuin kontalariekin.
 
Abendua
Asteartea, hilak 26 - Txotxongilo-antzerkia zuzeneko musikarekin 
Osteguna, hilak 28 - Gabonetako ipuin kontalaria
Urtarrila
Asteartea, hilak 2 - Gabonetako ipuin kontalaria
Osteguna, hilak 4 - Txotxongilo-antzerkia zuzeneko musikarekin
Ordutegia: 17:00etatik 18:00etara.
 
Txotxongiloen bidez, Titiritamak bi abentura dibertigarri kontatuko dizkigu. Lehenengoa Olentzerori eta Mari Domingiri gutun bat idazten dion haur bati buruzkoa da. Baina basoko sorgintxo bihurri batek gutuna lapurtuko du. Orduan hasiko da gutuna aurkitu eta haurrari oparia eramateko abentura. Bigarren kontakizuna paperezko antzerkiko txotxongiloen teknikarekin eta zuzeneko musikarekin egingo da, eta Errege gaua izango du hizpide.
Ipuin kontalariek Gabonetako ipuinak kontatuko dituzte, Europako herrialde desberdinetako Gabonetako istorio tradizionalei buruzkoak, besteak beste: Olentzero eta Mari Domingi, Bizarzuriren laguntzailea, Grimm anaien ipuinak...
 
Zure zain egongo gara! JAI ZORIONTSUAK IZAN – ZORIONAK!!!